XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Interaktiboa: Hainbat zerbitzuk eta programa informatikok duten koalitatea.

Bertan, erabiltzailea ez da hartzaile pasiboa soilik, informazio-fluxua norabide bietan igarotzea posible baitzaio.

Interfaze: Erabiltzaileak ordenadore batekin komunikatzeko darabilen ingurune grafiko edo testuala.

Programa jakin batean, aginduak emateko darabiltzagun botoi, menu, karpeta-antolaketa eta abarrak dira interfazea.

Internet: Ordenadoreen arteko komunikazio-sare erraldoia, mundu mailakoa, sareen sarea esan ohi zaiona.

EEBBetako militarrek asmatua eta garatua (1969), hasiera batean behintzat.

Euren kezka hauxe zen: balizko eraso nuklear baten aurrean sare informatiko askea lortzea.

Halere, sare horrek garapen zibila izan du 1990az geroztik.

Ez du egitura hierarkikorik, hau da, komunikazioa kontrolatzen duen ordenadore nagusirik ez dago.

Hasiera batean Unibertsitateetako ikertzaileentzako tresna izan zen, baina ziztu bizian mundu osora zabaldu eta erabiltzaile arruntaren eremura hedatu da.

1993tik aurrera progresio geometrikoan hazi da.

Hasiera batean, sarean eskaintzen zen informazio gehiena doan lor zitekeen; gaur egun, berriz, gero eta zerbitzu gehiago pribatizatzen ari dira.

Intranet: Ordenadore-sare pribatua. Internet bezala funtzionatzen du baina enpresa eta erakunde handien barruan.

Kanpoko ordenadoreentzat sarbidea galerazita dago.

Jalgi: Euskarazko komunikazio-zerbitzaria da, Euskaldunon Egunkariak, Elhuyarrek, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak eta Euskal Kulturgintza elkarteak osatutako egitasmo telematikoa.

Internet, intranet, prentsa elektronikoa, heziketa eta denda birtualak dira Jalgi komunikazio-zerbitzariak eskaintzen dituen zerbitzuak.

Hauxe bere helbidea: [http://www.jalgi.com].

Loturak, estekak (UZEIren arabera), link ingelesez.

Lotura-guneak dira. Web orri batean dauden hipertestu-loturak nabarmen ageri dira, testu edo irudi azpimarratuak balira bezala.

Klik eginez, tokiz edo orriz aldatzen dugu sarean, beste dokumentu edo gune batera.

Lotura batetik bestera salto eginez nabigatzen da Interneten.

MHz (Megahertzak): Milioi bat hertz.

Mikroprozesadoreen abiadura ematen digun neurria.

200 MHz-eko ordenadore bat 100 MHz-ekoa baino azkarragoa da.

Mikroprozesadorea: Ordenadorearen prozesatzeko unitate zentralaren funtzioak betetzen dituen zirkuitu integratua.

Modem (Modulatzaile/DEModulatzailea): Ordenadoreak telefono bitartez lotzen dituen tresna.

Internetera ere horren bidez lotzen zara, zerbitzari baten bidez egiten baduzu.

Tramankulu horrek informazio digitala informazio analogiko bihurtzen du, telefono-linearen bitartez igaro ahal izateko.